jueves, 2 de octubre de 2014

BIHAR TAKOAK JARTZEKO HITZALDIA

      Bihar, 2014ko Urriaren 13an, Oberena pilotalekuan doako hitzaldi bat emango du Oberena pilota elkarteak. Bertan jorratuko dugun gaia esku pilotako takoak nola jarri izango da, eta modu honetan, interesatuak dauden pertsona guztiei (edozein adinetakoak) takoak nola jarri irakatsiko diegu eta gaur egun ateratzen ari duren berritasunak ere aipatuko ditugu. Hitzaldia erabat doakoa izango da, eta hau Oberenako pilotalekuan emango da arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

      Pentsatzen dugu hitzaldi interesgarri zein baliagarria dela eta hori dela eta pilotako munduan murgilduta edo urgiltzen hasia dagoen edonor bertara etortzera animatzen dugu, esku pilotako jokamolderako funtsezko trensa bat direlako takoak.

      Anima zaitezte!

      Bertara etorri ezin izango direnentzat, emen azpian takoak jartzen ikasteko bideo tutorial bat uzten dizuegu


13 comentarios:

  1. OBERENA ELKARTEA: oberena elkartearen bloga aparta da benetan. informazio ugari dago eskuragarri esteka guztietan zehar, eta hau guztia ondo ordenaturik dago. esteka kopuru ugariari esker, zaila da blogean zehar galtzea eta informazioa aise aurkitu daiteke. eza dakit instalazioak bisitatu diren baina ala dirudi. Ikt baliabide bat baino gehiago erabili da eta bloga orohar ondo osaturik dago. helburu zehatzak beharbada ez daude horren sakonki jorratuak baina bestela ere la aparta egin dela uste dut oraindik ere. 9a zuentzako, bejondeizuela! unai moriones

    ResponderEliminar
  2. Orokorrean blog aparta da, blog honetan lan asko egin dutela argi eta garbi igerri da. Hori dela eta, aipatu behar da ongi ordenatutako blog-a dela; informazioa berehala aurkitzen da. Gainera, esteka egoki eta ezberdinetan informazioa banatu dute, blog-a erakargarria egiten dutelarik.
    Edukien inguruan esan beharra dago, eskatutako galderei osotasunez erantzutzen dietela.
    Informazioa iturri ezberdinetatik jaso dute: elkartean bertan egon dira (elkarrizketak, argazkiak… eginez), beste web orrialdeetatik informazioa lortu dute eta bideoak, zein argazkiak jarri dituzte. Hortaz, hiru IKT behintzat erabili dituzte.
    Aipatzekoa da, blog-an zehar hainbat ortografia akats larri daudela. Era berean, hizkuntza ez da oso erakargarria. Baina, informazioa bateratua dela antzeman daiteke.
    Laburbilduz, blog-a ona da benetan eta nire aburuz merezi duten kalifikazioa 9 da.

    ResponderEliminar
  3. Ebaluazio irizpideak aztertuta, esan dezaket orokorrean eduki guztiak azaldu dituztela, hau da, hasieran eskatutako informazio minimoa bete dute, (Kokapena, historia, berriak, etab…) beste gauza interesgarri batzuk gehituz, Wikipediaren erabilera adibidez. Gainera, berri asko txertatu dituzte eta blog bat hobea egiten du, ia egunero eguneratzen dutela adierazten duelako. Bestetik, hainbat informazio iturri erabili dituzte (elkarrizketak, liburuak eta web orrialdeak), IKTren erabilera nabaria da (Argazkiak, bideoak eta estekak) eta horregatik bloga ondo osatua dagoela iruditu zait, horrekin itxura hobea ematen diolako.

    Hala ere, esan beharra dago ez dagoela lan talde ebidentziarik, talde guztiaren argazki bat adibidez. Gainera, blogean zehar hizkuntza egokia erabili dute, hala ere, salbuespen bezala hitz batzuetan erratu egin dira. Bukatzeko, informazioa hobe antolatuta egon daitekeela uste dut, bloga itxura ordenatuagoa eduki dezan, hau da pestainen behekaldean azpi pestaina batzuk jarriz.

    Hala eta guztiz ere, uste dut blog hau egiteko lan handia egin duzuela informazioa bilatzeko garaian eta horregatik, zuen nota, 9,25 da.

    Mikel Tous (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)

    ResponderEliminar
  4. OBERENA ELKARTEA: esan beharra dago oso lan polita egin duzuela gazteak, harrituta geratu naiz zuen blogari begirada bat botatzean. Hasteko, oso ondo bete dituzue bialdutako edo bete beharreko informazioa; informazio aldetik oso osatuta dago, ez duzue galdera bakar bat bera ere utzi azaldu gabe. Gainera, informazioa ondo antolatuta dago,atal bakoitza kohesioaz eta bakoitzean dagokion informazioz betea; ikusteko erraza dan modu batean kokatuta( nahiz eta azpi-pestañarik egon ez, ez dituzte sarrera gehiegi jarri, eta hauek zehatzak dira). Lanaren irizpide zehatzak ederki jarraitu dituzue gazteak!
    Badirudi informazioa lortzeko toki desberdin askotara jo dutela, interneten bidez, klubetik bertatik...Idazterako orduan izkera garbia eta egokia darabilzue, askotan objetiboa eta beste batzutan subjektiboa, informala, irakurlearengana zuzendua.Ortografia falta gutxi.
    IKT baliabideetan ere ondo dago. Diseinua eta batez ere letra tipoa erakargarriak dira irakurlearentzako, argazkiak ondo daude, gitxi dauden arren. Bideoak ere badituzte, benetazko kartelerak...
    Honetaz aparte, jokamoldeen egitura, joko ekintza eta joko- testuingurua oso ondo deskribatuta daude.
    Hau guztia esanda, 9 bat jartzea merezi duzue, lan ona egin duzue eta. ZORIONAK!
    Jon Rekagorri

    ResponderEliminar
  5. 1- Informazio iturrien aldetik oso ondo dago,elkarrizketak gauzatu dituzue,eta beraz, instalazioak bisitatu dituztela argi eta garbi dago.IKT asko daude eta garapena oso ondo egin duzue. . Bloga ondo ordenatuta dagüela esan daiteke, irizpideak oso erraz aurkitzen direlako eta banaketa nahiko orekatua eta argia egin duzue. Bukatzeko,euskera aberatsa eta ortografia akatsik gabekoa erabili duzue.Beraz, zorionak talde.
    2- 2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez oso ondo dago,eta hainbat modalitate landu dituzue
    3- NOTA: 8,5

    ResponderEliminar
  6. Egileek informazio-iturri ugari darabiltzate: liburuak, elkarrizketak, web orriak. Beste web horri batzuetara estekak ere agertzen dira, informazio gehigarria eskeiniz. Nahikoa informazio dago, eskatutako galdera guztiei sakontasun nahikoz erantzunez. IKT lez argazkiak eta bideoak darabiltzate, lagungarriak dira baina audioren bat edo gehitzeak aberastasuna sortuko luke. Ordenatutako bloga da, erraz aurkitzen da informazio guztia, nahiz eta ez den talde lanaren ebidentziarik aurkitzen. Hizkuntza erakargarria darabilte, akats ortografiko apur batzuk egin dituzten arren.

    Irizpide zehatz guztiak deskribatu egiten ditu: elkartearen kokapena, ibilbide historikoa, erabiltzaileen ezaugarriak, material eta giza baliabideak, gertuko ikastetxeak, elkartearen helburu nagusiak, antolatutako ekitaldiak, eskura dituzten instalazioak eta bertan praktikatzen diren espezialitateak, item bakoitzari botoi bana egokituz. Primeran antolatutakoa, oso argia.

    Beraz, nire nota 8 da.

    Olatz Fernandez

    ResponderEliminar
  7. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  8. Oberena Kirol Elkartearen bloga irakurri ondoren, aztertzen hasiko naiz

    Informazio iturriei dagokienez, erreferentzien estekean ikusten den bezala iturri ezberdin askoetatik atera dute informazioa: elkarrizketak, web-orrialdeak eta liburuak). IKT-en erabilpenari dagokionez, argazki eta bideo ugari azaltzen dira. Takoak nola egin azaltzen duen bideoaz gain pilotaleku horretan egin diren partiduak ere azaltzen dira. Alde horretatik oso ondo dago antolatua.
    Esteka ezberdin asko agertzen dira blogean; horri esker, informazioa oso eskuragarri dute irakurleek, horretaz gain, informazio asko eta oso interesgarria azaltzen da. Sartu behar zen informazio guztiaz gain, informazio gehigarria ere badago blogean, baina ez dago informazio gehiegirik, laburra eta erraz irakurtzekoa baita.
    Informazio guztia elkarrekin lotuta dago, bata besteareiko harremanetan dago; beraz, argi ikusten da ez dutela bakoitzak bere zatia egin baizik eta talde lan bat dela.
    Pare bat akats ortografiko ikusi ditut baina ez beste munduko ezer eta bestalde, hizkuntzaren erabilerari dagokionez esan genezake hizkera zehatza eta argia erabiltzen dutela, garbi ulertzekoa.
    Horregatik, dire balorazioa honako hau da: 9,5
    Jon Linder Gabilondo (Jarduera FIsikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1.mailako euskarazko ikaslea)

    ResponderEliminar
  9. Informazioa leku desberdinetatik lortuta dagoela argi dago, elkarrizketak agertzen baitira eta gainera interneten beste orrialde batzuetara linka dago eta baita liburu baten erreferentzia. Akats ortografiko ugari daude blogan zehar ( bat dago ere dago, Berogeita, onetan, division de honorren…). Halere, euskera era egokian erabilita dago. Albisteei dagokienez nahiko eguneratuak daude, zaharrena orain dela 2 hilabete inguru izanik. Historiaren atala interesgarria iruditu zait baina badago historiaren zati bat “nor gara?” atalaren barruan nire iritziz historia atalean hobeto sartuko zena. Ez da kolaborazioa sumatzen. Irudien eta bideoen erabilera egokia dago. Baita instalazioen informazioa ere. Gertuko ikastetxeen eragina eta hauekiko harremana agertzen da eta baita hauei eskerrak ematen zaizkie. Halere, nire ustez entrenatzaileen edota presidentearen kontaktua edo emaila falta da. Atal ezberdinekin dago eginda bloga eta hauen ordena orokorrean oso ona da.
    Antolaketari dagokionez, orokorrean oso ongi dago. Materiala non eros daitezkeen falta da baina ongi zehazten da klubak materiala eskaintzen duela. Nire nota 8 da.
    Ales Ugarteburu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  10. Blog honek harritu egin nau daukan lehiatila kopuru izugarri eta
    informazioagatik. Informzaio eta argazkiak tartekatzen ditu, berezia
    eta errexa eginez bloga.

    Informazio iturriak eskatuak baino gehiago dira.
    Informzaioa ugari da eta ederki banatua. IKT-ak edonon aurki
    ditzazkegu gainera argi dago erreztasuna dutela blogaren erabileran, eta taldeko lana dela argi dago. Ortografia akatsak ez dira ikusa¡garriak nahi eta baten bat ikusi dudan baina ulergarri denez dena ez da ezer handirik.

    Benetan interesgarria eta harrigarria iruditu zait blog hau.

    Kalifikazioa: 9

    Mikel Gurrutxaga, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzien 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  11. Begiratu hutsarekin blog interesgarria eta itxura aldetik egokia dela iruditu zait. Orrialde ugari jarri dituzue eta nire ustez horrek irakurleari asko laguntzen dio. Informazio hori guztia lortzeko argi dago informazio iturri bat baino gehiagotara jo dutela, besteak beste elkartera bertara.
    Edukietan zehatzago sartuz, lehenengo eta behin “oberena elkartea” atala asko gustatu zaidala esan nahiko nuke, bertan hainbat albiste interesgarri, elkarrizketak, partiduen ordutegiak jarri dituzte. Bestalde orrialde honetan bertan jarritako sarrera bakoitzari etiketak jarri dizkiote eta nire ustez horrek asko laguntzen dio irakurleari, baina faltan bota dudana etiketa horiek ondoren beste atal batean edo eskuineko gune horretan bertan plazaratzea izan da irakurleak sarrera zuzenagoa izan dezan. IKT-en erabilpenari dagokionez, argazki eta bideo ugari azaltzen dira, horrek antolaketari asko laguntzen dio. Informazio guztia elkarrekin lotuta dago, bata besteareiko harremanetan dago; beraz, argi ikusten da ez dutela bakoitzak bere zatia egin baizik eta talde lan bat dela.
    Amaitzeko ortografia akats bate do beste ikusi ditut.
    KALIFIKAZIOA: 9
    Mattin Intxausti, Jarduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  12. IRIZPIDE NAGUSIAK:

    Informazio-iturriak: Informazio iturri desberdin asko erabili dituzte; bikain.
    Aurkezpenaren argitasuna: Testua ordenatua dago, ez dago zehaztasunez idatzia, “txapa” asko sartzen dute, galderari erantzuten dio, baina ez dute grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili; nahiko ondo.
    IKT- tresnen erabilera: Argazki eta bideo ugari erabili dituzte; oso ondo.
    Blogaren diseinua: Erabiltzeko erreza da, errez aurkitzen duzu nahi duzuna, baina batzutan larregi luzatzen dira eta erakargarritasuna kentzen du; oso ondo.
    Kolaborazio lana: Ez da argi ikusten kolaborazio lan hori, hau da, ez dute denak agertzen diren bideorik edo beste frogarik; nahiko ongi.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Euskararen erabilera egokia da eta ez ditu ortografia akatsik; bikain.

    Hau dena kontuan hartuta merezi duten nota 8,25 da.

    Mikel Aguado (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  13. Oberena pilota elkartearen inguruan egindako lana oso landua, ondo aurkeztua eta era txukunean egin duzue. Argi dago informazio iturri askotatik atera duzuela informazioa: elkarrizketak gauzatu dituzue (larruzko paletan aritzen den promesarekin eta elkarteko delegatuarekin), interneteko orri ezberdinetan sartu zarete eta gainera badirudi instalazioak bisitatu eta aztertu dituzuela.
    Aukezpenaren aldetik, esan dezakegu ondo ordenatuta eta zehaztuta dagoela, eta galdera guztiei erantzuten diezuela. Hala ere, eskematikoagoa edo gutxienez testua hain pilatua egotea hobeto egongo litzateke. Gainera, ortografia akats larri batzuk ikus ditzakegu (emen, harmarria, astelena...)
    IKT tresnei dagokionez, ikus daiteke argazkiak, bideoak eta estekak erabili dituztela, irakurketa eramangarriago bilakatzen duena.
    Blogaren diseinua erakargarria eta polita da, letra eta hizkera egokiarekin, eta hasierako orrian erabilitako publizitateak originalagoa egiten du oraindik ere, irakurleen irakurtzeko gogoa handituz.
    Ikus daiteke talde kohesioa ona izan dela eta guztiek parte hartu duzuela.

    Kalifikazioa: 9. Lan ona, zorionak!

    Irantzu Ibarrola(Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien fakultatea, 1.maila)

    ResponderEliminar