Hainbat ekitaldi antolatu ditugu gure elkartea sortu zenetik, hau da, 1954tik gaur egunera arte, eta gaur egun ere hainbat ekitaldi egiten jarraitzen dugu. Ekitaldiak egitearekin bilatzen duguna da jendea gure eskolara gerturatzea eta gure inguruan gehiago jakiteko aukera ematea.
Urtean zehar bizpa hiru aldiz ekitaldi sozialak egin ohi ditugu bazkideentzat, denborapasa gisa pentsatzen dugulako honelako ekitaldiak beti ondo datozela. Aipatzekoa da ekitaldi sozial hauetan gehien jokatzen den modalitatea pala zabala dela, izan ere gure bazkideetako gehienek gustokoen duten modalitatea da.
Nafarroako
txapelketaren antolaketan ere lagundu ohi dugu, eta hau batzuetan gure frontoietan jokatu egiten da. Aipatzekoa da nafarroako txapelketan kategoria gehienetan gure jokalariek parte hartzen dutela.
Aipatzearren, beste bi ekitaldietan parte hartzen dute gure taldeko pilotariek. Guk ez ditugu antolatzen, baina parte hartzen dugu.
Alde batetik Espainiako
txapelketan gure elkarteko 4 taldek parte hartzen dute, bi (dibision de honor) ta
beste bi lehenengo maila.
Bestalde, 25
urtetan zehar mexikora joan dira bertako esku pilotako txapelketan
parte hartzera. Kuban
ere parte hartzen dute, bertako ekonomiarekiko zerikusiaz.
Beraz, gure elkarteko ekitaldiak antolatzeaz gain hauetara joateko joera daukala ere argi dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario