Oberena pilota elkartera haur asko apuntatzen dira urtero. Batzuk beren kabuz apuntatzen dira, bai gurasoek elkartea ezagutzen dutelako eta beren semeentzat aproposa dela uste dutelako bai eta beste lagunek gomedatuta. Baina honez gain, Oberena pilota elkarteak harreman zuzena dauka bi ikastetxerekin. Modu honetan, ikastetxean dauden ikasleek eskolaz kanpoko jarduerak egitea bilatzen dugu, horretarako gure elkarteaz baliatuz.
Bi eskola hauek ondorengoak dira:
Hegoalde ikastola (oberena parean kokatuta dagoen eskola)
Jesuitas ikastola (hau ere Oberenatik gertu dago, 5 bat minutura)
Ezin dezakegu aipatu gabe utzi bi ikastetxe hauei esker ehundaka ikasle aniamtu direla gure elkartean parte hartzera, eta oso eskertuak gaudela.


No hay comentarios:
Publicar un comentario