viernes, 14 de noviembre de 2014

AZAROAK 13: OBERENA 22 - HUARTE 17

Atzo, azaroak 13, lehenengo mailako 5. jardunaldia jokatu egin zen Iruñean. Jardunaldi honetan, Oberena eta Huarte klub boteretsuak aurrez aurre kantxan ikusi ziren. Aurrikusten zen bezala, partida zirraragarria izan zen ikusleentzat eta pilotan adituenentzat. Honez gain, labrita jendez beteta egonik, giro ikusgarria bizi izan zen.

Partida gorrien akats askorekin hasi zen, Huartekoek bost eta hutseko markagailuarekin bat-batean ikusi arte. Markagailu honekin Lasok pilota garbi bat galdu zuen, eta gorriek sakea lortu zuten. Bakaikoak haien pilota bizia atera eta sakearekin min latza egin zuen, 11-5eko markagailua lortu arte. Hemendik aurrera partida orekatu zen, tanto luzeagoak jokatuz, eta urdinak pixkanaka pixkanaka markagailuan hurbilduz, tantu bateko diferentzia lortu arte, 18-17an zehazki. Orduan, bakaikoak denbora eskatu eta partidaren norabidea bortizki aldatu zuen. Deskantsutik atera bezain laster, lehenengo jokaldian gantxo ikusgarri bat egin zuen, eta gora etorri zen. Sakea hartu eta bere errepertorio guztia agerian utzi zuen; gantxoak, dejadak, errebotera bota, etabar. Urdinek Bakaikoaren aurrean ezin izan zuten ezer egin eta 22-17ko markagailuarekin bukatu zen partida, aurrelari gorriaren erakustaldi apartekoarekin.


MARKAGAILU FINALA:

OBERENA (BAKAIKOA-LASA) 22

HUARTE (LASO-LARUNBE) 17

No hay comentarios:

Publicar un comentario