JARDUERA MOTAK

Esku pilota: esku pilota, pilota jokoaren jokamoldea bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote, elkarren aurka arituz jokatzen da. Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Esku pilota gure kategoria guztietan jokatzen da, hau da, benjamin/alebin, infantil/kadete, jubenil eta 22 azpikoetan. Lehenbiziko kategorian Nafarroako txapelketa soilik jolasten dute, eta aipatu beharra dago adin hauetan umeen artean diferentziak egon ohi direnez, azpitalde ezberdinak sortzen ditugula ahalik eta modu aproposenean aurreratzeko Bigarrenean Nafarroako zein Euskal Herriko txapelketa eta azken bietan Nafarroakoa, Euskal Herrikoa eta baita Espainiakoa ere.




Gomazko paleta: gomazko paleta, pilota jokoaren jokamolde bat da, erramintaz jokatzen dena, paletaz hain zuzen ere. Paletaren pisua 520 edo 600 gramo dira. Azaleran zuloak ditu airearen erresitentzia ekiditzeko. Pilotak bere aldetik ez dauka airerik barruan eta 65-67 gramo pisatzen ditu.Frontoien luzera 25m eta 40m artean izaten da. Bi bikote elkarren aurka arituz jokatzen da. Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Gomazko paletaren hastapenak Infentil/kadete kategorietan ematen hasten dira, eta bertan Nafarroako txapelketan soilik konpetitzen dute. Aurreragoko bi kategorietan, hau da, jubenil eta 22azpikoetan, Nafarroako, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketetan konpetitzen dute.




Pala zabala: pala zabala erramintaz jokatzen da, pala zabal edo argentinarraz zuzen ere. Argentinan sortua. Egurrezkoa da. 19cm zabaleran eta 50cm luzeran neurtzen ditu. Trinketean jokatzen da. Bi bikote elkarren aurka arituz jokatzen da. Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Pala zabala gure elkartean soilik 22 azpiko federatuek jokatzen duten jokamolde bat da. Hauek hiru txapelketa nagusietan konpetitzen dute, hau da, Nafarroakoan, Euskal Herrikoan, eta Espainiakoan. Aipatzekoa da afizionatu mailan ere asko jokatzen den jokamoldea dela pala zabala.




Pala motza: Pala motza, erramintaz jokatzen da, pala motzaz hain zuzen ere.Egurrezkoa da. 51 cm luzeran eta 11,5cm zabaleran. Lodia da 2 cm/4,5cm. Bere pisua 600-800 gramoren artekoa izan daiteke. Piloten pisua aldiz 34-38 gramo eta larruzkoak izan ohi dira. . Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Pala motzaren hastapenak jubeniletan ematen hasten dira, eta bertan pilotariek duten mailaren arabera ere sailkapenak eman ohi dira. Hauek Nafarroako eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartzen dute. 22azpiko kategorian ere ematen da pala motza, eta hauek aurrerago aipatu ditugun hiru txapelketa nagusietan lehatzen dute.





Larruzko paleta: larruzko paleta erramintaz jokatzen da, palaz hain zuzen ere.Egurrezkoa da.36 m-ko frontoian edo trinketean jokatzen da.Bi bikote, elkarren aurka arituz jokatzen da. Pilota txandakatuz kolpatzen dute, frontisa jo dezan, bi aldetako batek huts egiten badu besteak puntua lortzen du.

Larruzko paletaren hastapenekin Infantil/kadeteen mailan hasten gara. Bertan aipatu beharra dago talde ezberdinak eratzen ditugula palarekiko daukaten kontrolaren arabera. Hauek nafarroako txapelketan aritu ohi dira. Hauen gainetik dauden gainontzeko kategorietan, hau da, jubenil eta 22azpikoetan, Nafarroako, Euskal Herriko eta Espainiako txapelketan aritzen dira. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario