Materialaren
inguruan, denboraldiaren arabera baliabide hauek alda daitezke. Materialak urteak aurrera doazen einean zahartuz eta apurtuz doaz, eta hori dela eta materialetan aldaketak eman ohi ditugu. Honetarako, denboraldian zehar apurtuz doazen tresnak alde batera uzten ditugu gordeta, eta honela material berria erosteko garaia iristean badakigu zenbat tresna berri behar ditugun gutxi gohora behera. Hala ere materialak epe luzerako iraun ohi du, eta honelako eskariak epe oso luzeetan egin ohi ditugu.
Gure materialari dagokionez, jokamolde ezberdinetan tresna kopuru ezberdinak ditugu.
Euskal pilotarako ditugu pilota gehien, bertan ez delako tresnarik behar eta bertara inbertituta doan diru guztia pilotetan gastatzen dugulako. Gutxi gora behera 100 bat pilota dauzkagu, kategoria ezberdinen arabera material ezberdinez eginak, noski. Gainontzeko modalitateetarako, hau da, pala motza, pala zabala, larruzko paleta eta gomazko paletarako gutxi gora behera 30 pala ditugu modalitateko, eta beste horrenbeste pilota.

No hay comentarios:
Publicar un comentario