HISTORIA

Gure elkarteak, Oberena elkarteak, berogeita hamar urte daramatza bizirik 1954ean sortua izan zenetik, eta jarraian bere historia aipatuko dugu:

LABRIT PILOTALEKUAN PUNTUA
1954. urtetik aurrera Labrit pilotalekua oberena elkartearen egoitza bihurtzen da. Urte hauetan 70. Hamarkadara arte ez dira gauza garrantzitsuak gertatzen. Hasiera batean Joaquin Saralegui da entrenatzailea, delegatua eta nafarrako federazioaren idazkaria.
1958an Emilio Mas-ek Saraleguiren lekua hartzen du eta 1968an Navarrok Mas-ena.

HEDAPENA:
Dudarik gabe, 70.eko hamarkadan gertatu zen oberena elkartean pilota sekzioaren hedapena, Jose Maria Garrues presidentea zela. Zuzendaritza batzordean Larrayoz, Baldo Peralta, Miguel Angel Arenaza eta Emilio Mas zeuden. Ikus daitekeen bezala, ia beti gizon berberak ziren pelota oberenistaren oinarri egonkorrak ezartzen lagundu zutenak.
70. hamarkadaren hasieran, oberena larruzko paletan eta pala motzean hasten da jolasten. Honekin, larruzko paletaren lehenengo txapelketak hasten dira. Zer gertatu zen puntuarekin? Tradiziozko puntuak pilotaren oinarrietan jarraitzen zuen. Astelehen eta ostiral artean jokatzen zuten zortziretan Labriten.
Desagertzen da lehengo Iruñako txapelketa baina, larruzko pelota eta pala motza sustatzen dira. Garai honetan da hain zuzen oberena elkartearen pilota sekzioa antolatzen denean.
BALDO PERALTAREN MOMENTUA:
Baldo Peralta pelota oberenistan boom izenekoa eragin zuena izan zen. Baldok adierazi zuen gauzak kontatu behar zirela gertatu ziren bezala eta errealitateak hedapen bat eragiten du klub askorena. Txapelketa Euskal-nafarra sortzen da eta oberena bigarrengo postua eskuratzen du.
1977an eta 1978an erreminten modalitatean kluben arteko txapelketa jolasten da eta oberenak bi urteetan irabazi egiten du txapelketa.
Honez geroztik, nafarroan kluben arteko txapelketa bat sortu behar izan zuten eskuz eta erreminten modalitateetan. Momentu honetan, 100 pelotari federatu daudde oberenaken.
ARRAKASTAK:
Kluben arteko txapelketa nazionaletan, oberenak hasiera ematen dio bere ibilbideari erremintan 1983an. Urte honetan, hirugarren geratzen da division de honorren. Hurrengo urtean bigarrena eta 1985ean hirugarren geldituko da txapelketa nazionaletan.
1986an, eskuko jokamoldetan hasten dira parte hartzen eta hirugarren mailan lehenengo postua eskuratzen dute.
1987an, hirugarren postua errepikatzen du erremintekin eta eskukoan bigarren mailan lehenengo postua eskuratu egiten du. 1988an laugarrengo postua eskuratzen du erremintekin eta eskuz lehenengo mailan lehenengo postua eskuratzen du eta dibision de honorrera igo egiten da. Eskuko taldeak: banaka; Armendariz eta binaka; Bariain eta Juango.
1989an lehenengo aldiz eskuratzen dute lehenengo postua ligan eta kopan erreminten modalitatean . Pala motzean: Balduz I eta Gorostiaga. Larruzko paletan: Tejada eta Txiki. Eskuz, berriz, bostgarren postua eskuratzen dute dibision de honorren.
Dibision de honorren bi talde dituelarik ,oberena elkarteak talde bate egiten du hirugarren mailan promesekin eta jubenilekin jolasteko.

Pelotari mundialistak 1988an Biarritzeko azpi-22 mundialean, Armendariz eskuz eta Txiki eta Tejada larruzko paletan munduko txapeldunak izan ziren. 1986an, Dominguez eta Balduz lehenengoak izan ziren larruzko paletan eta Goicoechea eskuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario