lunes, 3 de noviembre de 2014

GAZTEAK BULTZATZEKO PROGRAMA BERRIA

OBERENA Pilota elkarteak gazteak euskal pilotako modalitate ezberdinetan aritzera bultzatzeko programa berria aurkeztuko du Azaroak 5ean. Programa honen asmoa azken urteotan partaidetza beherapena jaso duten Euskal pilotako modalitate ezberdinetan gazte gehiagok parte hartzea sustatzea da. Modu honetan, etorkizunerako promesak sustatzea bilatuko du elkarteak, eta aldi berean, gaztedian kirola egitea sustatzea.

Programa honen inguruan gehiago jakin nahi izatekoan, hitzaldi publikora aurkeztea besterik ez daukazue. Ez da inskripziorik egin behar, ate zabaliko hitzaldia izango da bigarren frontoian.

Anima zaitezte zuen seme-alabak euskal pilotaren munduan murgiltzeak dakartzan onuren inguruan informazioa jasotzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario