Gure elkarteak urtero hainbat helburu finkatu ohi ditu, eta hauek ikasle kopuruaren arabera alternatu ohi dute. Baina urtero amankomunean ezartzen dugun helburu finko bat eta guretzat garrantzitsuena dena, gazteak kirolaren munduan barreiatzea da. Gure iritziz gazteak dira edozein kirol proiekturen oinarria, eta hori dela eta, ahalik eta gazte gehien elkartzen eta hauei irakasten ahalegintzen gara.
Helburu funtsezko honez gain, beste helburu batzuk ere baditugu, urtez urtez aldatuz doaztenak modalitate bakoitzean dagoen jende kopuruaren eta, noski, beraiek kalitatearen helburua. Honen arabera ezartzen ditugun beste helburu batzuk Nafarroako txapelketan eta Euskal Herriko txapelketetan ahalik eta goren egotea, eta nola ez, lehiatzea eta arerioei gauzak zailak uztea. Beti urrunago ezartzen dugun helburu bat Espainiako txapelketara iristea da eta bertan ahalik eta kirolari gehien eramatea, baina hau helburu oso zaila dela badakigu eta errealistak izan behar gara momentuoro. Baina argi dago, nolabait esatearren, gure azpihelburua dela, gazteei lehiatzen eta ez errenditzen irakastea, uste dugulako hauek direla kirolari batek izan behar dituen oinarrizko bi balore.
Beraz, gure bi helburuak lortzen ahalegintzen gara urtez urte, baina ahaztu gabe kirolaren funtsezko helburua pertsonak osatzea dela eta hauek heziketa eta hazkundean laguntzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario