Oberena pilota elkartean pilotako modalitateak praktikatzeko baliagarri ditugun instalazioak hiru dira: alde batetik, bi frontoi dauzkagu 36 metroko distantzia daukatenak, eta hauek egoera oso onean daude. Bi hauez gain trinkete bat dago ere dago, gomazko betela zein beste modalitate batzuk ere praktikatu ahal izateko. Bertan euskal pelotako jokamolde ezberdinak praktikatzen dira, hau da, esku pelota, pala ezberdinak (motza, luzea, argentinarra, larruzko paleta edo gomazko paleta). AIpatzekoa da ez dela ez xarea modalitatea ez xixterako modalitaterik praktikatzen. Honen arrazoi nagusia ekonomikoa da, material aldetik oso garestia delako eta gure elkarteak baliabideak beste jokamoldeetara bideratzen dituelako nagusiki.
Frontoiak astelenetik igandera zabalik daude goizeko 8etatik gaueko 10etara, Arratsaldean zehar nagusiki modalitate ezberdinen eskolengatik frontoik okupatu ohi ditugu,
Emen azpian, oberena pilota elkarteko frontoiak eta trinketea alkilatzeko bete beharreko formulazioak, pausoak eta aldi berean bete beharreko arauak uzten dizkizuegu, interesatuak egotekotan ikusteko:
Bertan, frontoien pare bat irudi uzten dizkizuegu;
No hay comentarios:
Publicar un comentario