ERABILTZAILEAK

Partaideak gizonezkoak zein emakumezkoak dira, inolako diskriminaziorik gabe. Aipatu beharra dago orokorrean gizonezko partaide gehiago daudela kategoria gehienetan, baina ezin dezakegu aipatu gabe utzi urteak igarotzen doazen einean gure elkartean parte hartzera animatzen diren emakume gehiago datozela. Hau oso pozgarria da guretzat, pentsatzen dugulako emakumeek ere arrakasta izan dezaketela euskal pilotaren munduan. Gizartean orokorrean barneratuta dagoen joera hau aldatzen saiatzen ari gara urtez urte, eta ondorio positiboak lortzen goazela ikustea oso pozgarria da guretzat.
Beste jokamoldeetan emakumeen edo nesken presentzia oso nabaria da esku pilotarekin alderatuz gero, fisikoki asko zigortzen duen kirola baita,eskuak bereziki.
Eskola hau gazteei bideratua dago nagusiki, gazteak direlako edozein eskolaren oinarria eta etorkizuna. Hala ere, afizionatu mailan aritzen den jendea ere badago.
Elbarrituen kopurua ere eskasa da, baina elbarrituen parte hartzerako baliabideak eta entrenatzaile prestatuak badauzkagu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario