martes, 25 de noviembre de 2014

OLORONEKO LEHIAKETAK

Arrasti on pilotazaleok!
Mezu honen bitartez jakinaren gainean jarri nahi dizuegu, Oloronen(Frantzia) ospatuko diren pilota partidei buruz. Hurrengo egunetan zehar, azaroak 28,29,30 pilota partidu zirraragarriak egongo dira Frantziako herrixka honetan. Bertan Oberenako promesek aurka egingo diete Frantziakoei. 28 an bi partidu egongo dira arratsaldeko 18:00 etan eta 20:00 etan. 29an berriz bakarra gaueko 22:00 etan. Amaitzeko 30 ean beste bi, 18:00etan bat eta bestea 22:00 etan. Egun onak pasa ditzazuten beste zenbait ekitaldi ere antolatu egin dira.

Anima zaitezte!

miércoles, 19 de noviembre de 2014

ASTEBURU ONETARAKO KARTELERA

       Asteburu onetan, ostiralean konkretuki, Oberenako 2garren pilotalekuan jokatuko diren partiden karteldegia uzten dizuegu. Interesatuak egotekotan, joatea gomendatzen dizuegu, modu polita da ostiral arratsaldea pasatzeko.

Anima zaitezte!


    Eguna       Ordua     Nº    Frontoia          Etxekoak            Kanpokoak       Kategoria

viernes, 14 de noviembre de 2014

AZAROAK 13: OBERENA 22 - HUARTE 17

Atzo, azaroak 13, lehenengo mailako 5. jardunaldia jokatu egin zen Iruñean. Jardunaldi honetan, Oberena eta Huarte klub boteretsuak aurrez aurre kantxan ikusi ziren. Aurrikusten zen bezala, partida zirraragarria izan zen ikusleentzat eta pilotan adituenentzat. Honez gain, labrita jendez beteta egonik, giro ikusgarria bizi izan zen.

Partida gorrien akats askorekin hasi zen, Huartekoek bost eta hutseko markagailuarekin bat-batean ikusi arte. Markagailu honekin Lasok pilota garbi bat galdu zuen, eta gorriek sakea lortu zuten. Bakaikoak haien pilota bizia atera eta sakearekin min latza egin zuen, 11-5eko markagailua lortu arte. Hemendik aurrera partida orekatu zen, tanto luzeagoak jokatuz, eta urdinak pixkanaka pixkanaka markagailuan hurbilduz, tantu bateko diferentzia lortu arte, 18-17an zehazki. Orduan, bakaikoak denbora eskatu eta partidaren norabidea bortizki aldatu zuen. Deskantsutik atera bezain laster, lehenengo jokaldian gantxo ikusgarri bat egin zuen, eta gora etorri zen. Sakea hartu eta bere errepertorio guztia agerian utzi zuen; gantxoak, dejadak, errebotera bota, etabar. Urdinek Bakaikoaren aurrean ezin izan zuten ezer egin eta 22-17ko markagailuarekin bukatu zen partida, aurrelari gorriaren erakustaldi apartekoarekin.


MARKAGAILU FINALA:

OBERENA (BAKAIKOA-LASA) 22

HUARTE (LASO-LARUNBE) 17

lunes, 3 de noviembre de 2014

GAZTEAK BULTZATZEKO PROGRAMA BERRIA

OBERENA Pilota elkarteak gazteak euskal pilotako modalitate ezberdinetan aritzera bultzatzeko programa berria aurkeztuko du Azaroak 5ean. Programa honen asmoa azken urteotan partaidetza beherapena jaso duten Euskal pilotako modalitate ezberdinetan gazte gehiagok parte hartzea sustatzea da. Modu honetan, etorkizunerako promesak sustatzea bilatuko du elkarteak, eta aldi berean, gaztedian kirola egitea sustatzea.

Programa honen inguruan gehiago jakin nahi izatekoan, hitzaldi publikora aurkeztea besterik ez daukazue. Ez da inskripziorik egin behar, ate zabaliko hitzaldia izango da bigarren frontoian.

Anima zaitezte zuen seme-alabak euskal pilotaren munduan murgiltzeak dakartzan onuren inguruan informazioa jasotzera!

miércoles, 29 de octubre de 2014

LARRUZKO PALETAKO PROMESARI ELKARRIZKETA

Gaur oberena klubean dagoen eta larruzko paletako promesa bati egin diogu elkarrizketa. Galdera batzuk proposatu ditugu eta berak erantzun egin ditu:
-Noiz eta non hasi ziñen? Duela 7 urte hasi nintzen gutxigorabehera eta Iruñean hasi nintzen oberena klubean, hain zuzen, orain nagoen klub berberean.
-Zein lekutan jokatu duzu? Euskadin, Nafarroan eta Castilla Leonen baina, batez ere, Nafarroan.
-Zein pala jokamolde probatu dituzu? Zein da gustukoena zuretzat? Espezialitate guztiak probatu egin ditut pala luzea izan ezik eta gehien gustuko dudana larruzko paleta da, nire modalitatea hain zuzen.
-Zenbat urte daramatzazu txapelketak jokatzen? Noizbait irabazi duzu batenbat? 5 urte daramatzat txapelketak jokatzen baina aurten bakarrik irabazi ditut txapelketak. Euskadiko eta Espainiako irabazlea izan naiz 2013an.
-Nola moldatzen zara beste espezialitateetan? Gomazko paletan esan daiteke ondo moldatzen naizela, gomazko paleta normalean hastapena delako eta besteetan berriz, pala motzean adibidez, txarto moldatzen naiz oso gutxitan praktikatu dudalako.

-Ze asmo dituzu etorkizunerako? Nire asmoa profesionala izatea da, baina guztiok dakigun bezala, hori oso zaila da kirol guztietan, eta normalena da ni ezertara ez iristea, baina nire helbura hori da.

viernes, 3 de octubre de 2014

ASTEBURU ONETARAKO KARTELERA

Arratsalde on!

Sarrera honen bitartez asteburu onetan Oberenako pilotalekuan jokatuko diren partiden inguruko kartelera uzten dugu zuentzako eskuragarri. Bertan, ikus dezakezue asteburu onetan Larruzko paletako eta pala motzeko partida oso erakargarriak ikusgai izango dituzuela.

Anima zaitezte!



jueves, 2 de octubre de 2014

BIHAR TAKOAK JARTZEKO HITZALDIA

      Bihar, 2014ko Urriaren 13an, Oberena pilotalekuan doako hitzaldi bat emango du Oberena pilota elkarteak. Bertan jorratuko dugun gaia esku pilotako takoak nola jarri izango da, eta modu honetan, interesatuak dauden pertsona guztiei (edozein adinetakoak) takoak nola jarri irakatsiko diegu eta gaur egun ateratzen ari duren berritasunak ere aipatuko ditugu. Hitzaldia erabat doakoa izango da, eta hau Oberenako pilotalekuan emango da arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

      Pentsatzen dugu hitzaldi interesgarri zein baliagarria dela eta hori dela eta pilotako munduan murgilduta edo urgiltzen hasia dagoen edonor bertara etortzera animatzen dugu, esku pilotako jokamolderako funtsezko trensa bat direlako takoak.

      Anima zaitezte!

      Bertara etorri ezin izango direnentzat, emen azpian takoak jartzen ikasteko bideo tutorial bat uzten dizuegu


miércoles, 1 de octubre de 2014

AURKEZPENA

Oberena pilota elakrtearen inguruko bloga sortu dugun gazte laukote bat gara. Bertan Oberena elkartearen inguruko historia, instalazioak, partaideak.. eta abarreri buruz hitz egingo dizuegu, eta aldi berean azkeneko berriak aipatuko ditugu gure sarreran.

Zuen gustokoa izatea espero dugu!