Gaur
oberena klubean dagoen eta larruzko paletako promesa bati egin diogu elkarrizketa. Galdera batzuk proposatu ditugu
eta berak erantzun egin ditu:
-Noiz
eta non hasi ziñen? Duela 7 urte hasi nintzen gutxigorabehera eta
Iruñean hasi nintzen oberena klubean, hain zuzen, orain nagoen klub
berberean.
-Zein
lekutan jokatu duzu? Euskadin, Nafarroan eta Castilla Leonen baina,
batez ere, Nafarroan.
-Zein
pala jokamolde probatu dituzu? Zein da gustukoena zuretzat?
Espezialitate guztiak probatu egin ditut pala luzea izan ezik eta
gehien gustuko dudana larruzko paleta da, nire modalitatea hain
zuzen.
-Zenbat
urte daramatzazu txapelketak jokatzen? Noizbait irabazi duzu
batenbat? 5 urte daramatzat txapelketak jokatzen baina aurten
bakarrik irabazi ditut txapelketak. Euskadiko eta Espainiako
irabazlea izan naiz 2013an.
-Nola
moldatzen zara beste espezialitateetan? Gomazko paletan esan daiteke
ondo moldatzen naizela, gomazko paleta normalean hastapena delako eta
besteetan berriz, pala motzean adibidez, txarto moldatzen naiz oso
gutxitan praktikatu dudalako.
-Ze
asmo dituzu etorkizunerako? Nire asmoa profesionala izatea da, baina
guztiok dakigun bezala, hori oso zaila da kirol guztietan, eta
normalena da ni ezertara ez iristea, baina nire helbura hori da.
